Elikadurako produktuak fabrikatu eta banatzen dituzten enpresei dagokien sektorean, murriztapenak eta araudiei lotutako kontrolak oso zorrotzak eta nahitaez bete beharrekoak dira. Prozesu horiek automatizatzeak prozesuak egin egiten direla bermatzen du eta arreta enpresaren errentagarritasuna maximizatzeari eskaintzeko aukera izaten da.
Izarok errezetak, formulak eta fabrikaziorako ibilbideak kudeatzeko aukera ematen du loteen eta materialen trazabilitatea ere txertatuta. Datuak makinetatik atzituta (eskuz edo fabrika automatizatuetan), eraginkortasuna kontrolatzen da fabrikazioan eta une horretako stockari buruzko informazioa eskuratzen da. Gainera, biltegiaren kudeaketa fisikoak benetako stockaren ikuspegia eskaintzen du eta aukera ematen du FEFO moduan irteerak egin eta stockaren iraungitze-datak jakin eta irteteak programatzeko.